145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Aurrekontu aldaketa 1/02

2001eko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea. Behin betiko onarpena

Goizuetako Udalak, 2002ko irailaren 20an eginiko osoko bilkuran, erregelamenduzko quorumarekin, 2002ko aurrekontu orokorraren aldaketa onetsi zuen hasiera batez.

2002ko urriaren 16ko 125. zenbakidun Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko iragarkian jendaurreko epea eta alegazio eta erreklamazioetarako epearen hasiera zehaztu ziren.

Nafarroako Toki Ogasunen 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluarekin eta 6/1990 Foru Legearen 284. artikuluarekin bat, horretarako emandako hamabost eguneko epea igaro ondoren, eta horren aurkako alegazio eta erreklamaziorik aurkeztu ez denez, aipaturiko aldaketa behin betiko onetsitzat jo da.

Aurrekontu aldaketak:

_Kontusaila: 1.531.648. Izena: Burugorriko Pistako Obraren Zuzendaritza. Zenbatekoa: 5.000,00 euro.

Finantzaketa:

Kontusaila: 1870. Diruzaintzako gerakinen kontura. Zenbatekoa: 5000,00 euro.

Goizuetan, bi mila eta biko azaroaren hamaikan. Alkatesa, María Pilar Untxalo Salaberria. __ __ A0212335 __

Iragarkiaren kodea: