145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A I T Z

2003. urteko karga tasak

Araizko Udalak, 2002ko azaroaren 9an egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

2003. urteko karga tasak

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: % 0,30.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga tasa: % 0,80.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: % 2,5.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea: % 1.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: % 2,2ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga tasa bakarra finkatu da, %8koa.

2. Erabaki honek 2003. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Araitzen, bi mila eta biko azaroaren bederatzian. Alkatea, José María Urdampilleta Iturri. __ __ A0212259 __

Iragarkiaren kodea: