145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen uztailaren 19ko 213/2002 ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

213/2002 ebazpena, uztailaren 19koa, Berako alkateak emana, Jean Marc Larrondo Lavignasse jaunari biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espendientea hasten duena.

Ikusirik, Ainhoa Senper Mazizior andreak bere helbidean, Bidasoa karrika, l4-4.a esk., jadanik bizi ez denez Jean Marc Larrondo Lavignasse jaunari Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatzia.

Kontuan hartuz, Biztanleriaren eta Toki Erakundeetako Lurralde-mugaketaren Araudiko 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak ofizioz baja eman behar diela, inskripzio okerragatik, aipatutako Araudi horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

EBATZI DUT:

1. Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan Jean Marc Larrondo Lavignasse jaunari ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2. Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela interesatuei jakinaraztea. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituzten dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

Ebazpen honen aurka aurkez daiteke ondoko errekurtso hauetariko edozein:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabetez, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Beran, bi mila eta biko urriaren hamarrean. Alkatea, Josu Goia Etxeberria. __ __ A0211543 __

Iragarkiaren kodea: