145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ERRIBERRI ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betikoz onetsirik

Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2002ko ekainaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen 2002ko irailaren 16an, 112. zenbakian.

Jendaurreko epea iraganik, ez da haren kontrako erreklamaziorik egin eta, beraz, aurrekontua, haren eranskinak eta exekuzio oinarriak behin betikoz onetsi dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 eta 277. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, eta artikulu horietan xedatutakoari jarraikiz, onetsi den behin betiko aurrekontua argitara ematen da.

DIRUSARRERAK:

A) Eragiketa arruntak:

III._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 13.537,18 euro.

IV._Transferentzia arruntak: 398.723,28 euro.

V._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 300,51 euro.

B) Kapital eragiketak:

VII._Kapital transferentziak eta bestelako kapital-dirusarrerak: 1.566,92.

Dirusarrerak, guztira: 414.127,89 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

I._Langileen soldatak: 313.965,61 euro.

II._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 47.796,62 euro.

III._Finantza-gastuak: 3,26 euro.

IV._Transferentzia arruntak: 50.795,48 euro.

B) Kapital eragiketak:

VI._Inbertsio errealak: 907,53 euro.

IX._Finantza-pasiboak: 659,39 euro.

Gastuak, guztira: 414.127,89 euro.

Erriberrin, bi mila eta biko urriaren hogeita zortzian. Mankomunitateburua, Raquel Cabodevilla Zabalza. __ __ A0211800 __

Iragarkiaren kodea: