145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z A B A

Kalifikazio juridikoaren aldaketa

Udalak, 2002ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, legezko kideen gehiengo osoaren adostasunez, erabaki zuen espedientea abiaraztea ondoko lur honen kalifikazio juridikoa aldatzeko: jabari publikoko lurra, 9,91 metro karratukoa, Izarjentea auzoan dagoen eraikinaren ondoan, 25-Bis zenbakia (2. poligonoko, 71 lurzatia, 104. etxesaila)

Aldaketaren xedea da lur hori soberako lurzati deklaratzea, ondoren zuzenean besterentzeko mugakide den jabeari, 6/1990 Foru Legearen 134. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 128.2 c) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 103. artikuluan eta aipatutako Ondasunen Erregelamenduaren 10 eta 12. artikuluetan zehazten diren ondorioak izan ditzan.

Izaban, bi mila eta biko urriaren hamabortzean. Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace. __ __ A0211829 __

Iragarkiaren kodea: