139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko udal mugapeko aisialdirako baratze guztietarako berariazko ordenantza. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko urriaren 10ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea aipatu ordenantza. Orobat erabaki zuen haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Hona hemen:

NOAIN-ELORTZIBARKO UDAL MUGAPEKO AISIALDIRAKO BARATZE GUZTIETARAKO BERARIAZKO ORDENANTZA

1. Irizpide orokorra.

Debeku dira halako jarduketak non horien ondorioz herritarrei traba sortzen ahal zaien. Orobat debeku dira baratzezaintzakoak ez diren erabilera guztiak.

Aipatu instalazio horietako bat ezarri nahi bada, Udalak espres onetsi behar du, Jabekideen Batzarrak eredu-proiektua aurkeztu ondoren.

2. Erabilera beharrezkoak.

Laborantzakoa: azaleraren % 50, guttienez, baratzerako erabili beharko da, eta eremu horretan debeku da zuhaitzak landatzea.

3. Erabilera baimenduak.

Zakurrak: baimenduko da zaintzako zakurrak edukitzea, gehienez ere 2 lurzati bakoitzeko.

Laborantzaz bestekoa: lurzatiaren gainerakoan baimentzen ahal da, betiere lurrzoruaren (soropila, lurra) baldintza edafologikoak kaltetzen ez badira edo, hala bada, hobetzen baditu.

Berotegiak: baimenduak daude berotegiak, betiere horien garaiera 2,5 metro baino gehiago ez badira, gehienez ere lurzatiaren % 50 okupatzen badute eta itxitura kolore zurikoa bada. Direlako berotegi horiek egoera onean mantendu beharko dira, desitxuratzen utzi gabe.

Erretegiak: erretegiak jartzea baimenduko da, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Lurzatiaren mugatik 10 metro baino hurbilagora kokatuak badaude, jabe mugakideen baimena beharko dute.

b) Baimenduko da erretegi tximiniadunak jartzea, hori etxolaren tximiniari atxikia egiten bada.

c) Tximinia jartzen bada, hori etxolak duenaren antzera eginen da, hormigoizko blokeekin, edo metalezkoa eta beltzez pintatua. Gainerako tximinia mota guztiak debeku dira.

Berokuntza: etxolaren barrenean, lurreko sua jartzea zilegi izanen da, betiere obrako tximinia bada eta eremu osoan eredu bera.

Barneko banaketa: etxolaren barrrenean zilegi da ur-hartunea jartzea, harraska eta komun txiki baterako.

4. Erabilera baimenduak.

Zoladura: sarrerako eremua zolatzea zilegi izanen da, ibilgailu bat aparkatu ahal izateko, eta ataripearen eremuan, 1,5 metro bitartekoa, etxolatik zuzen-zuzen neurtuta.

Zuhaitzak: zuhaitzak landatzea zilegi izanen da, betiere gehieneko altuera lurzatiaren mugara dagoen distantziaren erdia bada, hau da, zuhaitza baldin bada mugatik 5 metrora, horren altuera 2,5 metrokoa izan daiteke, gehienez ere. Ez dira zilegi izanen halako zuhaitz edo zuhaixkak, haien eiteagatik, ondoko lurzatian sartzen badira edo hura itzalpean uzten badute, salbu eta ukitutako lurzatiaren jabeak espres horretarako baimena eman badio.

Nolanahi ere, gehieneko altuera 5 metrokoa izanen da.

Lurzatien arteko muga-lerroen gainean heskaiak landatu edo kokatu daitezke, alanbrearen altueraraino, hori guztia barrenekoak gerizatuagoak egon daitezen.

Elektrizitatea: baimenduko da eguzki-panelak jartzea, argiteria zerbitzua izan ahal izateko.

Aisialdia: haur ttikiendako zabuak jartzea baimendu daiteke.

Etxetxoak: zakurrendako etxetxoak baimentzen ahal dira, baina arkitektoaren txosten teknikoa beharrezkoa izanen da, bateratuak izan daitezen.

5. Erabilera debekatuak.

Eraikinak: debeku dira bestelako eraikin mota guztiak, egonkorrak nahiz mugigarriak, hau da, movil-homeak, karabanak, bungalowak, atoiak, etxolak, zakurrendako edo animaliendako etxetxoak, eta gainerako zerhani erakikin edo instalazioak.

Instalazioak: gasolio-biltontziak, energia-sortzaileak, berokuntzako instalazioak, etab.

Aisialdia: debeku dira: zabuak, kirolerako ateak edo saskiak, igerilekuak eta kirolerako edozein ekipamendu.

Animaliak: animaliak edukitzea, hazkuntzarako nahiz arrautzatarako, hau da, oiloak, untxiak, zerri-azienda, txakurtegiak aisialdiairako abeltzaintza, zaldiak kasu, txori haztegiak, apikulturako ustiategiak eta oro har, animalia guztiak.

Etxebizitza: debeku da etxola etxebitzitzarako erabiltzea.

Elektrizitatea: debeku da sare elektriko orokorrera lotzea.

Ureztatzea: debeku da zernahi bidoi mota paratzea.

6. Lurzatietako itxiturak.

Lurzatietako sarezko itxiturak baldin badaude landareak hazteko toki desegokietan, horren ordez hormigoizko blokeak paratzen ahal dira, bertan daudenen antzekoak.

Debeku da keretak, plastikoak, sare opakuak, etab. jartzea. Heskai naturalak paratzea onartuko da, ez besterik.

Bien bitartean, hau da, heskaiak hazten diren bitartean, sare opaku berdeak jartzea onartuko da, betiere 2004ko urtarrilaren 1a arte.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta. __ __ A0211185 __

Iragarkiaren kodea: