139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

119/2002 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, "Lizarrako APA sarea Bikoizteko" proiektuan okupatu aitzineko aktak egiteko datak finkatzen dituena.

2002ko abuztuaren 2an jendaurrean jarri ziren "Lizarrako APA sarea Bikoizteko" instalazioen proiektua eta proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

2002ko urriaren 8an, Industri zuzendari nagusiaren 1581/2002 Ebazpenaren bidez, proiektua onetsi zen eta Administrazioaren baimena eman zitzaion, baita eraikitzeko ere. Halaber, aipatu instalazioaren onura publikoa onartu zen.Onura publikoaren adierazpen horrek berekin dakar ukituriko ondasunak presaz okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. eta 53. artikuluek agindu bezala, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluarekin bat. Hori dela eta, dei egiten zaie ondasun haien titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Okupatu aitzineko aktak egiteko datak finkatzea, baldintza hauei jarraituz:

1. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen titularrei, bai eta Oteitzako, Morentingo eta Aberingo alkateei, edo zinegotzi delegatuei, dei egitea, okupatu aitzineko aktak egiteko ager daitezen eta, hala behar bada, behin betikoz okupatzekoak egiteko.

2. Aktak Aberingo udaletxean 2002ko abenduaren 10ean eginen dira eta Oteitzako eta Morentingo udaletxeetan 2002ko abenduaren 11n.

3. Aktak egiteko ordena interesatu bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

4. Interesatu guztiek, baita ukituriko ondasunen gainean edozein eskubideren titular direnek ere, ekitaldi horretara agertu beharko dute, edo, bestela, behar bezala baimendutako ordezkaria bidali, titulartasuna frogatzen duten agiriak (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroaren ziurtagiria eta abar) aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, perituak eta notarioa, beren kontura, ekar ditzakete.

5. Ana Cristina Díaz de Cerio Díez andrea eta Begoña Ballaz Torres andrea izendatzea Administrazioaren ordezkari, bata zein bestea, Okupatu aitzineko, Adostasun, Okupazio eta Ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

6. Desjabetzapen espedientean Gas Natural SDG, S.A. enpresa izanen da onuradun.

7. Foru Agindu hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Oteitzako, Morentingo eta Aberingo Udaletxeetako iragarki oholean. Argitalpen horiek Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako ondorioetarako ere egiten dira.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hamaikan._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll. __ __ A0211778 __

Iragarkiaren kodea: