139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Murchanteko biltegien poligonorako urbanizazio proiektua, Carrilabarca bidean. Behin betiko onespena

Ferber GP 2001, S.L. enpresak biltegien poligonorako aurkeztutako urbanizazio proiektua, Carrilabarca bideari buruzkoa, 2002ko ekainaren 21ean onetsi zuen hasiera batez osoko bilkurak eta horri buruzko iragarkia 2002ko abuztuaren 9an argitaratu zen 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta baita Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan ere. Jendaurrean egoteko 15 egun balioduneko epea iraganik, inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakori jarraituz, eta Murchanteko Udaleko osoko bilkurak 2002ko urriaren 28an agindutakoa betez, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Murchanteko biltegien poligonorako urbanizazio proiektua, Carrilabarca bideari buruzkoa, Ferber GP 2001, S.L. enpresak aurkeztua.

2. Erabaki hori jakinaraztea Ferber GP 2001, S.L. enpresa sustatzaileari.

3. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Murchanten, bi mila eta biko urriaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán. __ __ A0211918 __

Iragarkiaren kodea: