139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Zehapenaren jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2002/249. Jabea: Andreas Matthias Jandl. Matrikula: NA-2606-AZ. Tokia: Plaza de los Fueros. Data: 2002-03-21. Ordua: 15:20. Zenbatekoa: 60,1. BSL: 38.4. ZEO: 91. ORD: 11.1.

Espedientea: 2002/409. Jabea: Carlos Javier Giménez Torrellas. Matrikula: Z-1984-BF. Tokia: Santa Barbara, 40aren parean. Data: 2002-05-17. Ordua: 18:25. Zenbatekoa: 60,1. BSL: 38.4. ZEO: 91. ORD: 11.1.

Espedientea: 2002/462. Jabea: María Fátima Pérez Chivite. Matrikula: NA-2196-U. Tokia: Mayor, 19. Data: 2002-05-10. Ordua: 19:50. Zenbatekoa: 60,1. BSL: 38.4. ZEO: 91. ORD: 11.1.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barnean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horien kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Corellan, bi mila eta biko urriaren hamabortzean. Alkate udalburua, José Javier García Arellano. __ __ A0211315 __

Iragarkiaren kodea: