139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

2003ko lan egutegia, udal bulegoetako langileentzat

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko urriaren 11n, honako hau ebatzi zuen:

"Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia ezartzen duen abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, izan ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen baitira, eta Nafarroako Foru Komunitatean, 2003 urterako, lanik gabeko jaiegunak zehazten dituen Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariaren uztailaren 4ko 85/2002 Foru Aginduari jarraikiz (2002ko abuztuaren 5eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta espedienteari lotutako dokumentazioa azterturik, honako hau ebatzi dut:

1._2003ko jaiegunen egutegia onestea Iruñeko udal bulegoetako langileentzat; honako hau, alegia:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 7, 8, 9, 10, 11 eta 14a, Sanferminak.

Uztailaren 25a: Done Jakue apostolua.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Ama Birjina.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Azaroaren 29a: San Saturnino, Iruñeko eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2._Iruñeko Udaleko bulegoetan, 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara, guztientzat derrigorrezkoa; gainerako 20 minutuak langileak erabakiko du nola bete, malgutasunez, 07:40tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:20ra bitarte.

3._Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30 arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Bulegoak itxita dauden larunbat eta egun baliodunetan, Erregistro Orokorra 12:00etatik 14:30 arte egonen da irekita.

4._Gainerako udal zerbitzuek ahalik eta lasterren prestatuko dute beren lan egutegia, organo eskudunak onets dezan, eta betiere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegun izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileentzat.

Dena dela, Sanferminetako egunetan lan egin behar duten udal zerbitzuek urteko orduen kopurutik aparte uzten ahalko dituzte egun horiek, hala eskatzen badute, eta konpentsazioa emanen zaie abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 51. artikuluaren arabera (1993ko irailaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), haren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina".

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0211228 __

Iragarkiaren kodea: