139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Hitzarmenaren onespena, U.I. III (Arrotxapea) unitatearen P-9A poligonoaren 13-A, 13-B eta 13-C lurzatietako garajeen mankomunitatearekin

Iruñeko Udalak, 2002ko urriaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Hitzarmena onestea, Arrotxapeako P-9A poligonoaren 13A, 13B eta 13C lurzatietako garajeen mankomunitatearekin. Honako hauek dira jabeak: Nafarroako Foru Komunitatea, Promociones Lurdiñeta, S.L. eta Iruñeko Udala.

2. Iruñeko Udaleko alkate andreari ahalmena ematea delako hitzarmena sinatzeko."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0211174 __

Iragarkiaren kodea: