139. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1272/2002 EBAZPENA, irailaren 27koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak 2001eko abenduaren 18an hartutako Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea agintzen duena. Erabaki horren bidez Altsasuko Udal Plana, Udalak berak sustatua, behin betikoz onetsi zen.

Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak 2001eko abenduaren 18an hartutako erabakiaren bitartez, behin betiko onespena eman zitzaion Altsasuko Udal Planari, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezarri zen, hots, Erabaki hartan adierazitako zehaztapenak jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea.

Eskatutako Testu Bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko Erabaki hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Altsasuko Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesteko, Lurraldearen Antolamenduko Hirigintzako Azpibatzordeak 2001eko abenduaren 18an hartu zuen Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Erabakiaren testua Ebazpen honen Eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Udal Planaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Altsasuko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeita zazpian._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

E R A N S K I N A

"ERABAKIA, 2001eko abenduaren 18koa, Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeko Hirigintza Azpibatzordeak hartua, Altsasuko Udal Plana, Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Altsasuko Udalak herriko Udal Plana aurkeztu zuen 2001eko maiatzaren 31n, behin betikoz onets zedin.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Planaren edukiari buruzko txostena egin du Azpibatzordearentzat. Plana behin betikoz onestea proposatu du, betiere Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiaren 2001eko abenduaren 14ko txostenean adierazitako zehaztapenak aintzat hartzen badira. Txostenaren gaineko eztabaida eginda, Altsasuko Udal Plana behin betikoz onesteko erabakia hartu da, Erabaki honen xedapen zatian azaltzen den moduan.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legeko 289 e) artikuluarekin eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen antolakuntza eta funtzionamendua arautzen dituen azaroaren 14ko 224/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluarekin bat, Hirigintza Azpibatzordeak,

ERABAKI DU:

1. Behin betikoz onestea Altsasuko Udal Plana; onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, beharrezkoa da honako zehaztapen lotzaile hauek jasotzen dituen Testu Bategina aurkeztea:

A. Berdinbanaketa egiteko irizpideak finkatuko dira, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiaren 2001eko abenduren 14ko txostenaren 4. ataleko F letran adierazi bezala.

B. Behin-behinekoz onetsitako agiriari egindako zuzenketa guztiak Testu Bateginean bilduko dira.

2. 7. Sektorearentzat (Zangitu izenekoa, industri lurzorua) proposatutako antolamenduaren onespena atzeratzea, harik eta Urdiain-Altsasuko industrialdearen Proiektuaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala ebatzi arte. Proiektu hori Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatu zuen eta Nafarroako Gobernuaren 2001eko uztailaren 2ko Erabakiaren bidez Plan Sektorial deklaratu zen.

3. Altsasuko Udalari iradokitzea 5. Sektorearentzat (Lezalde) proposatutako antolamendua, hots, etxebizitzetarako lurzorua, berraztertzea, ematen zaion erabilera ingurunearekin bateragarriagoa izan dadin.

4. Aditzera ematea Erabaki honen kontra zilegi dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Erabakia jakinarazi, edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 115 eta 114. artikuluek agintzen dutenaren arabera; edo bestela Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan aurkatu daiteke zuzenean, Erabakia jakinarazi, edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluak agintzen duenaren arabera.

5. Erabaki hau eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiaren 2001eko abenduaren 14ko txostena Altsasuko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hemezor- tzian._Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko idazkaria, Jesús Ascunce Elizaga." __ __ A0210644 __

Iragarkiaren kodea: