133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

902/2002 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, II. fasea: "Iruña-Ezkirotz NA-6001 errepidearen eta Unibertsitateko errepidearen arteko gurutzeko biribilgunea" behin betikoz onesten duena.

Maiatzaren 29ko 506/2002 Ebazpenaren bidez, "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txikirako aterabidea berritzea" proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta jendaurrean paratu zen. Ebazpena 2002ko ekainaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (72. zk.) eman zen argitara.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak proiektua bi fasetan partitu behar dela adierazi du:

-I. fasea: "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txikirako aterabidea berritzea".

-II. fasea: "Iruña-Ezkirotz NA-6001 errepidearen eta Unibertsitateko errepidearen arteko gurutzeko biribilgunea".

Abuztuaren 2ko 740/2002 Ebazpenak bi faseen jendaurreko aldia ebazten du eta behin betikoz onesten du I. fasea: "Fuente del Hierro kaletik Zizur Txikirako aterabidea berritzea". Ebazpena 2002ko irailaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (108. zk.) eman zen argitara.

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. II. fasea: "Iruña-Ezkirotz NA-6001 errepidearen eta Unibertsitateko errepidearen arteko gurutzeko biribilgunea" behin betikoz onestea. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 315.875,32 eurokoa da.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera eta Iruñeko Udalera igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamarrean.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0211195