133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko udal mugapean Noain-Elortzibarko Udal Planeko Etxegintzaren ordenantza orokorraren aldaketa behin betikoz onetsirik

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko irailaren 18an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betikoz onestea Noain-Elortzibarko udal mugapean Noain-Elortzibarko Udal Planeko Etxegintzaren ordenantza orokorraren aldaketa. Orobat erabaki zuen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea haren testu osoa. Hona hemen:

Aldatutako araudia.

IV. SAILA

Hirigune zaharretako eraikinak

99. art. Terrazak.

Terraza estaliak eraikitzen ahalko dira, estalduraren faldoiek terrazak harrapatzen duen azalera guztia harrapatzen badute.

Debeku dira estalki lauak, salbu eta beheko solairu irtenetan, gehienez ere 25 metro karratu bitarte eta eraikinaren plantako okupazioaren % 20 bitarte, betiere eremu publikora jotzen ez badute.

Eraikinaren azalera guztietarako, gutienez ere 20 metro karratuko azalera izaten ahalko dute.

103. art. Lurzatietako itxiturak.

Forma aldetik haien ezugarriak usadioko gainerako itxiturenak bezalatsukoak izanen dira. Eraikuntzarako soluzioak bistako harri lehorrezko murruen bidez izanen dira, gehienez ere 0,5 metroko garaiera izanen dutenak. 2 metroko garaiera arte landaresiak erabiltzen ahalko dira, baita soluzio mistoak ere, baina ez txarrantxarik edo ebakitzen ahal duen materialik murruen gainaldean.

Forma aldetik haien ezugarriak usadioko gainerako itxiturenak bezalatsukoak izanen dira.

a) Bide publikorako itxitura.

Eremu publikora jotzen duten itxituretan aplikatzeko.

Gehienez ere metro 1eko garaiera bitarte fabrikako obraz egiten ahalko dira. Garaiera horretatik goiti eta 1,80 metro bitarte, berriz, landaresiak eta/edo metalezko hesiak paratzen ahalko dira.

b) Jabego pribatuen arteko itxiturak.

Planeamenduaren ondoriozko jabego pribatuen arteko itxituretan aplikatzeko.

Metalezko sarez eta/edo landaresiz ixten ahalko da 1,80 metro bitarte.

Jabego pribatuen arteko itxiturak, eginez gero, lurzatien arteko mugetan eginen dira, fronte bakar eta biendakoa osatuz.

c) Kontsiderazio orokorrak.

Metalezko hesitako, eraikuntzaren fatxadak gardentasunez ikusteko moduko soluzio guztiak onartuko dira. Ez da onartuko bihurdura-sare bakuna (Arga sarea), bai, ordea, metalezko ingurusare elektrosoldatua.

Oinaldiaren material bereko pilastrak paratzen ahalko dira. Ez da txarrantxarik erabiliko, ezta ebakitzen ahal duen materialik ere murruen gainaldean, ezta saretazko edo antzeko itxiturak ere.

Erabili beharreko materialak izanen dira harrizko murruak edo zurezko itxiturak nekazari etxeen estiloan.

Debeku da geretak, zerriak, plastikoak, oihalak eta itxiturari atxikitako bertze edozer paratzea.

Maldan ezarritako itxituretan, itxitura opakuaren banaz-bertzeko garaiera metro 1ekoa izanen da, eta muturren arteko gorabehera 0,8 metrotik 1,2 metro bitartekoa izan daiteke.

Kota karrika baino goitiago duten lurzatietan, itxiturako garaierak karrikako sestratik neurtuko dira. Lurzatia karrikatik metro batera gelditzen bada, itxitura gehienez ere metro 1 garai izanen da lurzatiko sestratik, metalezko burdinesian eta/edo landaresian egina.

Karrikako sestraren eta lurzatiko sestraren arteko gorabehera 1,5 metro baino gehiago bada, eustormak egitea onartuko da, betiere harri lehorrez estaliak badaude.

Eremu bakoitzean lurzatietako itxituren diseinua denendako berdina izanen da. Hortaz, ukitutako jabeek proiektatutako sistema proposatu beharko diote Udalari, onets dezan, edozein lurzati ixteko lizentzia eman baino lehen.

Gaur egun diren itxiturak.

Gaur egun diren itxiturak ordenantzari egokituko zaizkio, baldin eta eskatzen den lizentziak itxituraren egokitzapenak baino 10 aldiz gehiagoko kostua badakar.

Lizentzia bat baino gehiago eskatzen bada hurrenez hurren, obren kostua ere bata bertzearen gainean metatuko da.

Bihurdura-sare bakunaz egindako itxiturak landaresiz estalirik badaude ez dira egokitu beharko.

2 metro garai baino gehiagoko burdinesizko itxiturak ez dira egokitu beharko, baldin eta lizentziaz onartu baziren.

Itxiturak ordezkatuz gero, indarra duen ordenatzari egokituko zaizkio.

V. SAILA

Eraikin berrien baldintza partikularrak

109. bis art. Terrazak.

Terraza estaliak eraikitzen ahalko dira, estalduraren faldoiek terrazak harrapatzen duen azalera guztia harrapatzen badute.

Debeku dira estalki lauak eta zabaltzak eraikuntza komunean.

Estalkiko faldoiari kendutako terrazak (ikus krokisa) baimenhtzen ahalko dira, baita solairu irtenean daudenak ere, betiere bi kasuetan lurzatiaren barnealdera jotzen badute.

Ez dute estalkiaren azalera horizontalaren % 20 baino gehiago okupatzen ahalko, ezta 40 metro karratutik goiti egin ere.

Eraikinaren azalera guztietarako, gutienez ere 20 metro karratuko azalera izaten ahalko dute.

Estalkiari kendutako terrazetan, horrek ez du estalkiko gailurra mozten ahalko eta faldoia jarraia izanen da kareleraino; karela, gutienez ere, 90 zentimetro garai izanen da eta ez da estalkiaren gainetik ateratzen ahalko.

Bakarrik Noain-Elortzibarren (1. eremuan salbu) utziko da terraza estaligabeak izatea atikoko edozein ataletan, betiere 3,5 metro baino gehiagoko hondoa ez badute, ezta estalkiaren % 30eko portzentaje osoa baino gehiago.

111. art. Lurzatietako itxiturak.

Bistako harri lehorrezko murruez landa, bertzelako materialak erabiltzen ahalko dira, hala nola bistako hormigoizko murruak (bloke grisa kenduta), harri itxurako hormigoizko blokea, bistako adreiluzkoa eta geruza bakarreko morterodun zarpiatua.

Inguruko itxiturekin bat etorri behar dute, halako jarraikortasun bat atxikiz diseinuaren formaren aldetik.

5.-Ondorioa.

Artikulu berriak udal mugape osoan aplikatuko dira; beraz, Noain-Elortzibarko Udal Planean dagozkienen ordezko izanen dira.

HIRIGINTZAKO APROBETXAMENDUEN % 10EN LAGAPENAREN KALKULUA EGUNERATZEA

1.-Xedea.

Txosten honen xedea aprobetxamenduko unitateen balorazioa ezartzea da, aprobetxamenduen % 10en lagapena Udalaren alde monetarizatzen den kasuetarako.

2.-Justifikazioa.

Noain-Elortzibarko Udalak balio hau ezarri zuen aprobetxamenduko unitaterako: 1.207 pezeta (7,25 euro).

Balorazio hori zaharkiturik gelditu da, arrazoi hauengatik:

a) Udal mugapeko lurzoruaren balioan gertatzen ari den gorakada, Iruñerrian dagoen etxebizitza eskariagatik.

b) Balorazioa bakarra da ibar osorako, eta lurraren balio ezberdinak daude, Iruñea hurbilago ala urrunago izan.

3.-Balorazio ponentzia.

Gaur egun balorazio ponentzia eguneratzen ari dira. Haren zirriborroetan, halako zonifikazioa sumatzen da balioetan:

1. multzoa: Noain (Elortzibar).

2. multzoa: Elortz, Imarkoain, Dorre, Zabalegi eta Zulueta.

3. multzoa: Otano, Iharnotz eta Gerendiain.

Ezartzen diren multzoek berdin balio dute industrian nahiz etxebizitzan egiten diren jarduketetarako.

4.-Balorazioa.

Balorazioaren metodoa merkatuaren balioarekin parekatuz egiten da.

Erreferentziatzat hartuz 500 metro karratuko lurzatia, 250 metro karratuko eraikigarritasuna duena, hari dagokion irabazizko aprobetxamendua aprobetxamenduko 587 unitate da (au).

10 lurzati dituen unitate batean, Udalari haietariko bat dagokio; hura urbanizaturik saltzean ematen duen balioaren arabera ondoriozta daiteke aprobetxamenduko unitate 1en balioa.

Salmentako balio zenbatetsia ez da gehienez ere lor litekeena salgai denbora luzez egonda, baizik eta lurzatia epe motzean salduz lor litekeena; balioaren murrizketa % 25 litzatekeela jo da.

1 172.355 euro 11 euro

2 125.349 euro 8 euro

3 94.012 euro 6 euro

Horrela lortutako au-ren balioa Udal Planean ezarritako irizpidearekin bat ezarriko da; hartara, homogeneizazio-koefizienteak litekeen gehieneko erabileraren gainean aplikatuko dira eta ez, orain arte bezala, beheko solairuko eraikuntza eraikuntzagatik eta lurzoruagatik kontatzen baitzen.

Ateratzen diren balioetatik ondorioztatzen da, gaur egungo balioaren aldean, au igo dela Noain-Elortzibarren, pixka bat goititu dela 2. multzoan eta beheititu dela 3. multzoan.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko irailaren hemeretzian. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0210682