133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Jarduera sailkatua

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan, hamabost egunez, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den instalazioaren gaineko espedientea. Epe horretan egoki juzgatzen diren oharrak onartuko dira:

Eskatzailea: Arturo López Méndez. Jarduera: arriskutsu ez diren industri-hondakinen biltegia. Tokia: industrialdeko 08 nabe-saileko 7. lurzatia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, bi mila eta biko urriaren hiruan. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0210875