133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Obra lehiaketa

Xedea: Kultur Etxea eta Liburutegia egitea, Lodosan (Nafarroa).

Lanak egiteko epea: hogeita lau hilabete.

Tramitazioa: presakoa.

Prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa (ez dira zilegi aldaketak edo aukerak).

Lehiaketaren aurrekontua: 2.189.879,97 euro (364.365.368 pezeta), BEZa barne.

Behin-behineko bermea: 43.797,60 euro (7.287.307 pezeta).

Kontratisten sailkapena:

C taldea, 1. azpitaldea, b) kategoria.

C taldea, 2. azpitaldea, c) kategoria.

C taldea, 3. azpitaldea, c) kategoria.

C taldea, 4. azpitaldea, c) kategoria.

C taldea, 5. azpitaldea, b) kategoria.

C taldea, 6. azpitaldea, b) kategoria.

C taldea, 7. azpitaldea, b) kategoria.

C taldea, 8. azpitaldea, b) kategoria.

C taldea, 9. azpitaldea, b) kategoria.

I taldea, 6. azpitaldea, c) kategoria.

I taldea, 9. azpitaldea, c) kategoria.

J taldea, 1. azpitaldea, c) kategoria.

J taldea, 2. azpitaldea, c) kategoria.

J taldea, 4. azpitaldea, b) kategoria.

K taldea, 9. azpitaldea, c) kategoria.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

Proposamenen aurkezpena: Lodosako Udalaren erregistroan, calle Ancha, 1, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamahiru egun naturaletan. Epearen azken eguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo egun balioduneko ordu bietan bukatuko da. Posta bidez ere aurkez daitezke proposamenak, eta horretarako interesatuak ordainagiriaren bidez frogatu beharko du Posta Bulegoan zein egunetan egin zen igorpena. Bestetik ere, epearen barrenean frogatu beharko dio kontratazio organoari proposamenaren igorpena, nahiz fax-en bidez (948-694919), nahiz telex edota telegramaren bidez. Beharkizun horiek bete ezean, ez da onartuko ezarritako epetik kanpo jasotzen den proposamenik. Dena dela, proposamenak aurkezteko epea akitu eta hamar egun iragandakoan, ez da onartuko postaz igorritako proposamen bakar bat ere.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: Herriko Etxean, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta bortz egun naturalen buruan, eguerdiko ordu bat eta erdietan. Egun hori larunbata edo jaieguna bada, proposamenak hurrengo egun baliodunean irekiko dira, ordu berdinean. Posta bidez proposamenak igorri direla behar bezala aditzera ematen bada, eskaintza ekonomikoko gutunazalen irekiera geroratu daiteke, eta Udalaren ediktuen oholean iragarri gutunazalak irekitzeko data, lehiatzaile guztiei horren berri emanez, fax edota telegrama bidez.

Proposamen eredua: klausula administratibo eta partikularren pleguan agertzen da.

Kopiak eskuratzeko: klausula administratiboen plegua eskuratu daiteke bai proposamenak aurkezteko tokian bai "Ulzama Digital, S.L." dendan, Iturrama, 9, behea, 31007 Iruña, telefonoa, 948-196688. Azken toki horretan proiektu teknikoaren kopiak ere eskuratu daitezke.

Lodosan, bi mila eta biko urriaren hogeita lauan. Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: A0211657