133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N O Z I B A R

Obra lehiaketa

Anozibarko Kontzejuak (Odieta) plegu itxien bidezko lehiaketa eginen du "Kontzeju etxea zaharberritzea" izeneko obrak adjudikatzeko, Toki Azpiegituren 2001-2003 Planean sartu baitira behin betikoz. Hasierako prezioa: 53.681,93 euro, BEZa barne.

Proposamenak Kontzejuaren idazkaritzan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Pleguak Kontzejuaren idazkaritzan irekiko dira, aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, 13etan.

Baldintzen plegua eta proiektua Rubio paper dendan daude (Bergamín kalea, 10, Iruña) interesatu guztien eskura.

Anozibarren, bi mila eta biko urriaren hamaseian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina

Iragarkiaren kodea: A0211532