133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Kontratazioa, Kultur Zentroko Ekitaldi Aretoko eserlekuak erosteko

Altsasuko alkate andreak, urriaren 18an eman 93/2002 ebazpenaren bidez, onetsi egin du baldintza administratiboen plegua, Altsasuko Kultur Zentroko Ekitaldi Aretoko 400 eserleku erosteko kontratazioa arautuko duena.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko modua: lehiaketa, presako tramitazioarekin.

Aurrekontua: 67.694 euro, BEZa barne.

Eskaintzak aurkeztea: Altsasuko Udalaren erregistroan, 13 (hamahiru) egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Dokumentazio pertsonala irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bigarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean.

Dokumentazio ekonomikoa irekitzea: dokumentazio pertsonala ireki eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean.

Altsasun, bi mila eta biko urriaren hemezortzian. Jarduneko alkatea, Arantza Bengoetxea.

Iragarkiaren kodea: A0211456