133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Hiri lurzoruko lurzatiak enkantean

Udalak, 2002ko ekainaren 6an eta 2002ko urriaren 2an egin osoko bilkuretan, erabaki zuen Baleares eta Barón de la Torre kaleetako hiri lurzoruko lurzatiak saltzeko.

Hasierako postura: ehun eta hamalau euro eta hemeretzi zentimo (114,19 euro/metro karratua).

Enkantea Cintruenigoko Udaleko bilkura aretoan eginen da, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita hogeita bosgarren egun baliodunean.

Baldintzak eta kokapen-planoak Cintruenigoko Udalean daude, interesatuek azter ditzaten.

Cintruenigon, bi mila eta biko urriaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0211410