133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdia

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez, bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da, eta horretarako hamabost egun balioduneko epea ireki, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik daudenek eskabideak aurkez ditzaten udal idazkaritzan. Haietan, delako erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

Baztanen, bi mila eta biko urriaren hamaseian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0211377