133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T Z I N

Lehiaketa irekia, Antzingo zeharkalean sareak berritu eta zoladura emateko obrak kontratatu eta egiteko

Antzingo Udalak, 2002ko urriaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen Antzingo zeharkalean sareak berritu eta zoladura emateko obrak kontratatzeko espedientea abiaraztea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Kontrata bidezko aurrekontua: 611.951,16 euro, BEZa barne.

Obrak egiteko epea: sei hilabete, edo adjudikazio hartzaileak eskaintzan adierazitakoa, laburragoa bada.

Eskaintzak aurkezteko: Antzingo Udaleko erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko ordu biak arte. Egun hori larunbata bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak.

Klausula administratiboen plegua lizitzaileen eskura dago Antzingo Udaleko bulegoetan.

Antzinen, bi mila eta biko urriaren hamalauan. Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: A0211376