133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Kontribuzio bereziak, ondoko kaleetan sareak eta zoladura berritzeko: San Miguel, Plaza Ayuntamiento, Frontón, Obispo Preciado, Portal, Sancho el Fuerte, Ximénez de Rada, Larga eta Los Maestros; eta hornidura sareak ondokoetan: Virgen del Yugo eta Sancho el Fuerteko azken tartea

Cadreitako Udalak, 2002ko urriaren 1eko osoko bilkuran, kontribuzio bereziak agindu eta ezartzeko espedientea onetsi zuen, ondoko kaleetan sareak eta zoladura berritzeko: San Miguel, Plaza Ayuntamiento, Frontón, Obispo Preciado, Portal, Sancho el Fuerte, Ximénez de Rada, Larga eta Los Maestros; eta hornidura sareak ondokoetan: Virgen del Yugo eta Sancho el Fuerteko azken tartea. Obrak Santiago Sáinz de los Terreros bide, ubide eta portuetako ingeniariak 2002ko martxoan prestatu proiektuaren arabera burutuko dira.

Aipatu erabakia eta espedientea jendaurrean egonen dira, hogeita hamar egunetan iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta, bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Halaber, kontribuzio bereziak agintzeko erabakia jendaurrean dagoen bitartean, espediente honetako obrek ukitzen dituzten jabe edo titularrek zergadunen administrazio elkartea eratzen ahalko dute, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 119. eta 120. artikuluek eta Kontribuzio berezien ordenantzaren 22.2 eta 23. artikuluetan ezarritako baldintzak beteta.

Erregelamenduzko aldian erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Cadreitan, bi mila eta biko urriaren hamaseian. Alkatea, Julián Pina García.

Iragarkiaren kodea: A0211375