133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Udalaren alorretarako bulegoko materialaren hornidurarako lehiaketa publikoaren esleipena

Nafarroako Administrazio Publikoetako Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen da Alkatetzak 2002. urteko irailaren 26an emandako ebazpenaren bidez (15/EC) honako kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Udalaren alorretarako bulegoko materialaren hornidura.

Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

Esleipenaren prezioa (BEZa barne): 13.995,63 euro.

Esleipen-hartzaileak:

Mimbek, S.L. (396,84 euro).

Suministros Integrales de oficina, S.A. (2.200,75 euro).

Copiadux, S.A. (2.828,54 euro).

El Corte Inglés, S.A. (219,65 euro).

Dina Distribuidora Ibérica Navarra, S.L. (2.378,17 euro).

Montte, S.L. (4.312,94 euro).

Manpel, S.A. (1.658,74 euro).

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamaseian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0211365