133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C I N T R U E N I G O

Cintruenigoko bake epailea

Cintruenigoko bake epailea eta ordezkoa izendatu zirenetik legezko epea iragan denez, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 103.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezko da berriz ere izendapenak egitea beste 4 urtetarako.

Aipatzen diren betebeharrak betetzen dituzten interesatuek Cintruenigoko Udalari eskatu ahalko diote kargu horiek betetzeko izendatzeko.

Betebeharrak:

1.-Espainiarra izatea.

2.-Adinez nagusia izatea.

3.-Botere Judizialari buruzko Lege Organikoak ezarritako ezintasunik ez izatea.

Eskatzeko epea: hamabost egun, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Cintruenigon, bi mila eta biko urriaren hamabostean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0211327