133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Lehiaketa irekia, Barañaingo kaleetako garbiketa publikorako kontratua esleitzeko

Gobernu Batzordeak, behean adierazten den egunean egin bilkuran hartu erabakiaren bitartez, Barañaingo kaleetako garbiketa publikorako lehiaketako baldintzen plegua onetsi du. Urtean 450.000,00 eurokoa da, gehienez ere.

Eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, baldintzen pleguari jarraituz. Plegua Udaleko bulegoetan dago eta haren kopia emanen zaie interesatuei.

Barañainen, bi mila eta biko urriaren hamaseian. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0211325