133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

NOAIN-ELORTZIBAR

Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2001. urteko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, Noain-Elortzibarko Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren aurrekontuko ondoko aldaketa onetsi zuen, erregelamenduaren araberako legezko quoruma izanik:

Noain-Elortzibarko Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2001. urteko aurrekontuko aldaketak:

Kreditu gehikuntza 45132 2271100 zk.ko kontusailean, "Ikastaroak-Monitoreen kontratazioa" izenekoan. Diruzaintzako 2001eko abenduaren 31ko gerakinaren kontura finantzatuko da.

Espedientea interesatuen eskura dago, azter dezaten eta bidezko alegazioak egin ditzaten, hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik aitzina. Erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.

Noain-Elortzibarren, bi mila eta biko urriaren hamaikan. Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: A0211126