133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Herrilurraren desafektazioa

Los Arcosko Udalak 100 metro karratu herrilur hasiera batean desafektatzea erabaki zuen aho batez, 2002ko abuztuaren 8ko bilkura arruntean. 19. poligonoko 179. lurzatikoak dira, "La Mesa" alderdikoak, eta desafektazioaren xedea da lurraren erabilera Airtel Móvil, S.A.ri lagatzea, telefonia mugikorreko errepikagailua jartzearren.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betetzeko. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira. Epe hori alegaziorik gabe bukatutakoan, herrilurraren desafektazioa behin betikotzat joko da.

Los Arcosen, bi mila eta biko irailaren bian. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0210967