133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R C H A N T E

Aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsirik

Aurrekontuko aldaketen espedienteak hasiera batean onetsi ziren, Udalak 2001eko ekainaren 14an, 2001eko azaroaren 23an eta 2002ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuretan erabakita, eta haiek ekainaren 7an argitaratu ziren, 2002ko 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Jendaurrean egoteko epea iragan da, inork haien kontrako alegaziorik aurkeztu gabe, eta beraz, 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan eta 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluan agindutakoari jarraikiz behin betikoz onetsi dira eta 6/90 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, berriz, behin betikoz onetsi direla iragartzen. Haien laburpena 2002ko ekainaren 7an argitaratu zen, 69. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Murchanten, bi mila eta biko uztailaren batean. Alkatea, Ignacio López Catalán.

Iragarkiaren kodea: A0210957