133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

2003ko jaiegunen egutegia

Los Arcosko Udalaren bulegoetako langileek 2003an izanen dituzten jaiegunen egutegia onetsi zen, aho batez, 2002ko urriaren 3an egin bilkura arruntean. Hona hemen:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Maiatzaren 2a: Langileen egunaren zubia.

Ekainaren 9a: Ostiako San Gregorio, herrian jai.

Uztailaren 25a: Done Jakue apostolua.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Ama Birjina.

Abuztuaren 16tik 20ra bitarte: herriko jaiak.

Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Abenduaren 26a: Eguberri eguneko zubia.

Bestalde, urte osoko larunbatak ez dira lanegun izanen, udaleko bulegoetan; gainerako unitateetan, ekain, uztail, abuztu eta iraileko larunbatak.

Hau dena argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, bi mila eta biko urriaren lauan. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0210956