133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

484/2002 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan, "Komunitatearendako Zerbitzuak" espezialitatean, sartzen diren funtzionarioen izen zerrenda onesten duena.

Ekainaren 27ko 5/1990 Legeak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzupeko langileriaren Estatutua aldatu zuen eta, halaber, Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitateko Administraziora transferitu zen langileriaren integrazioa arautu zuen eta, modu honetan, Foru Lege honek irakaskuntzako langileriaren araubide juridikoaren batasuna ekarri zuen, irakaskuntzako langile guztien beharrezko berdintasuna bermatuz, bakoitzaren etorkizko administrazioa kontuan izan gabe. Helburu hau tarteko zela, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzupeko langileriaren Estatutuan sartzeko aukera-eskubidea eman zitzaion, bai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko lan-legepeko irakaskuntzako langileriari, bai abuztuaren 31ko 1070/19990 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Administraziotik transferitu zen lan-legepeko irakaskuntzako langileriari. Uztailaren 31ko 178/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako prozeduraren arabera, aipaturiko aukera horri bidea eman zitzaion.

Abenduaren 30eko 31/1991 Legeko hogeita bederatzigarren xedapenak zehaztu zuen "Nafarroako Gobernuaren arabera, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Musikako eta Arte Eszenikoen Katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoen Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer Maisu-maistren, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen kidegoan sartu ahal izateko, eskatuko da, langileria, ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legeko lehen Xedapen Gehigarriaren arabera, Nafarroako Gobernuko funtzionarioa izatea eta, horrekin batera, kidegoko irakaskuntzako eginkizun asimilatuak betetzea, betiere kidego bakoitzean sartzeko eskatzen den tituluduna izanda".

Langileria baldintza berdinetan sartuko da aipaturiko kidegoetan, baldin eta, aipaturiko lehen xedapen gehigarriaren arabera, funtzionariotasuna eskuratzeko eskubidea onartua badu eta, funtzionario gisa, Nafarroako Gobernuaren zerbitzura sartzen bada".

Arau hori aplikatuz, zenbait Foru Agindu eta Ministerio Agindu onetsi ziren, eta haien bidez onetsi eta argitara eman ziren irakaskuntzako kidego batzuetan sartutako funtzionarioen izen zerrendak eta, bestalde, guztiei langileen erregistroko zenbaki bana esleitu zitzaien.

Urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretuaren bidez, Berariazko Lanbide Heziketaren espezialitate berriak ezarri ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetan. Azken kidego horri dagozkion espezialitateen artean "Komunitatearendako Zerbitzuak" izenekoa sortu zen.

2000-2001 ikasturtean amaitu da Foru Komunitatean Berariazko Lanbide Heziketari dagozkion irakaskuntzen ezarpena, irailaren 5eko 153/1994 Foru Dekretuaren bidez onetsitako egutegiari jarraituz.

Berariazko Lanbide Heziketaren irakaskuntza guztiak ezarrita daudela, erabaki da Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoan, "Komunitatearendako Zerbitzuak" izeneko espezialitatean, sartzea ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legearen lehen xedapen gehigarriaren arabera Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan sartu ziren gizarte laguntzaileak. Abenduaren 30eko 31/1991 legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian zehaztutako prozedura eta ondorioekin eginen da integrazio hori.

Xedapen horrek laugarren atalean ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak prestatuko du irakasleen kidegoetan sartuko diren funtzionarioen izen zerrenda, eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari jakinaraziko dio (gaur egun Hezkuntza, Kultura eta Kirola), kidego horietakoak direla frogatzen duten agiriak eman ditzan.

Helburu horri begira, bidezkoa da aipaturiko zerrenda onestea eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministeriora igortzea.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan, "Komunitatearendako Zerbitzuak" izeneko espezialitatean, sartzen diren funtzionarioen izen zerrenda onestea, abenduaren 30eko 31/1991 Legearen hogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. Izen zerrenda hori Foru Agindu honetako Eranskinean ageri da. Funtzionario horiek Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan antolatzeko, aintzat hartuko da zein egunetan izendatu ziren Nafarroako Gobernuko funtzionario.

2. Foru Agindu hau eta bere eranskina Hezkuntza eta Kultura Ministeriora igortzea, aipatu xedapen gehigarriaren 4. atalean aurreikusitako ondorioak izan ditzaten.

3. Foru Agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko eskatzea.

4. Foru Agindu hau eta bere Eranskina Idazkaritza Teknikora eta Giza Baliabideen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

N.A.N. IZEN-DEITURAK IZENDAPEN EGUNA

72.779.852 Abad Sota, Ana Carmen 1990eko urriak 1

15.834.283 Aisa Lusar, Sara 1990eko urriak 1

15.849.634 Larrauri Mediavilla, María Carmen 1990eko urriak 1

18.424.170 Lázaro Albert, Consuelo Ascensión 1991eko apirilak 16

16.780.265 Sánchez Iglesias, Carmen 1990eko urriak 1

Iragarkiaren kodea: a0211290