133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L AR

Ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko onespena, Arlegiko SG-1en exekuzioan

Ikusirik Arlegiko SGU-1 sistema orokorraren exekuziorako espedientea, Galarko udal planean datorren mugapenaren araberakoa, eta ukitutako ondasun eta eskubideei dagokien jendaurreko epearen tramitea egina izanik, Galarko Udalak, 2002ko urriaren 3an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Jendaurreko epea ebaztea, jasotako alegazioei emandako erantzunaren edukia onetsiz, eta erantzun hori interesatuei jakinaraztea.

2. Onestea Arlegiko SGU-1 sistema orokorraren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zuzendua, erabaki honen eranskin gisa ematen dena.

3. Behin betikoz onestea Arlegiko SGU-1 sistema orokorraren mugapena, udal planean aipatzen diren ezaugarriekin, eta bertan hartzen diren ondasun eta eskubideak okupatu beharra deklaratzea, haien desjabetzapenari ekiteko. Horretarako, baterako tasazioaren prozedura aplikatuko denez, erabaki honi eransten zaio desjabetzapen espedientea, zeinetan biltzen baita Arlegiko SGU-1 sistema orokorraren determinazioa, non sartzen baitira bere kokapenari, mugei eta azalerari buruzko datuak, parajearen nahiz lurzatiaren planoak, hirigintza-kalifikazioaren arabera arrazoiturik finkatutako prezioak, finka bakoitzarentzako balio justuaren orriak eta, halakorik bada, beste kalteordain batzuei dagozkienak eta Hirigintza Kudeaketaren Erregelamenduko 202. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratuko da, eta hilabeteko epea emanen da, interesatuek beren alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, beren ondasun eta eskubideen titurlartasunari nahiz balorazioari buruz.

Getze-Galarren, bi mila eta biko urriaren zazpian. Alkatea, Ricardo Ariz Imizcoz.

E R A N S K I N A

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

1. Finka.-9. poligonoko 23. lurzatia, Arlegin, Fuente Abajo kalea, 1. 161 metro karratuko azalera du eta hiri lurzoruaren sailean sartua dago.

Titularra: Arlegiko Kontzejua.

2. Finka.-9. poligonoko 24. lurzatia, Arlegin, Fuente Abajo kalea, 1-A. 824 metro karratuko azalera du eta hiri lurzoruaren sailean sartua dago.

Titularra: Arlegiko Kontzejua.

2. bis finka.-9. poligonoko 24. lurzatia, Arlegin, Fuente Abajo kalea, 1-A. 497 metro karratuko azalera du eta hiri lurzoruaren sailean sartua dago.

Titularra: David Echeverría Urdániz.

3. finka.-9. poligonoko 25. lurzatia, Arlegin, Barrio bajo kalea, 4. 628 metro karratuko azalera du eta hiri lurzoruaren sailean sartua dago.

Titularra: Maximino Samper Tanco.

4. finka.-9. poligonoko 48. lurzatia, Arlegin, Barrio bajo kalea, 2. 297 metro karratuko azalera du eta hiri lurzoruaren sailean sartua dago.

Titularra: María Purificación Tirapu Roldán.

5. finka.-9. poligonoko 26. lurzatia, Arlegin, San Martin kalea, 7. 207 metro karratuko azalera du eta hiri lurzoruaren sailean sartua dago.

Titularra: María Purificación Tirapu Roldán.

6. finka.-9. poligonoko 27. lurzatia, Arlegin, San Martin kalea, 5. 105 metro karratuko azalera du eta hiri lurzoruaren sailean sartua dago.

Titularra: José Istúriz García.

7. finka.-9. poligonoko 30. lurzatia, Arlegin, Camino al Monte kalea, 2. 1.959 metro karratuko azalera du eta hiri lurzoruaren sailean sartua dago.

Titularra: Arlegiko Kontzejua.

Iragarkiaren kodea: A0210955