133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R B I Z U

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2002ko urriaren 2an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2. poligonoko 679. lurzatiaren xehetasun azterlana, Loñatz parajeko UE-3.6 unitatean, Germán Gamboa jaunak sustaturik.

Hasierako onespen hori jendaurrean egonen da hamabost egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, gai honi buruz indarra duen legerian hala baitago xedaturik.

Arbizun, bi mila eta biko urriaren zortzian. Alkate udalburua, Francisco Javier Razkin Flores.

Iragarkiaren kodea: A0210954