133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A U R I

Urbanizazio proiektuaren behin betiko onespena

Udal honek, 2002ko irailaren 5ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"La Fuente kalea" izeneko urbanizazio proiektua, Xabier López de Uralde jaun arkitektoak prestatu eta Etxauriko Udalak sustatu zuena, onetsi baino lehen eman zen jendaurreko epea iraganik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119 eta 120. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Udalaren osoko bilkurak, legezko gehiengoa bildurik, honako hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Xabier López de Uralde arkitektoak prestatu eta Etxauriko Udalak berak sustatu duen urbanizazio proiektua, La Fuente kalea urbanizatzeko lanei buruzkoa.

2. Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Behin betiko onespenaren erabakia interesatuei jakinaraztea".

Etxaurin, bi mila eta biko urriaren zazpian. Alkatea, Alexander Irujo Labiano.

Iragarkiaren kodea: A0210799