133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

"Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia" areako S-1 sektoreko U.I. II unitatean, argien eta kanpoko elektrifikazioaren lanak egiteko 2. separataren adjudikazioa. Prozedura irekiko deialdia

Udalaren Hirigintza Gerentziako Kontseiluak, 2002ko irailaren 27an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Kontratuaren xedea: "Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia" areako S-1 sektoreko U.I. II unitatean, argien eta kanpoko elektrifikazioaren lanak egiteko 2. separata adjudikatzea.

Aurrekontua: 1.083.335,22 euro.

Enpresa sailkapena:

I. taldea, 1. azpitaldea, d) kategoria.

I. taldea, 6. azpitaldea, c) kategoria.

Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: 26 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, Udal Hirigintza Gerentziako erregistro orokorrean edo Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, eta azken honetan bakarrik baldin eta aurkezteko epea larunbat batean bukatzen bada.

Agiriak non jaso: Hirigintza Gerentzian (Armada etorbidea, 2-6.a) eta Rubio paper-denda teknikoan (Bergamín, 10), Iruñean.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren bian. Kontseiluko burua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0210766