133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Eguesibarko Udalaren Musika Eskolarako altzarien kontratazioa

Eguesibarko Udalak datu hauek dituen kontrataziorako deia egin du:

Kontratuaren xedea: kontratazioa, Eguesibarko Udalaren Musika Eskolarako altzariak erosi eta paratzeko, baldintza teknikoen pleguaren arabera, lehiaketa bidez.

Aurrekontua: hirurogeita hamabost mila ehun eta hogeita sei euro eta berrogeita hamaika zentimo (75.126,51 euro), BEZa barne.

Behin-behineko bermea: lizitazio prezioaren ehuneko bi (% 2).

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita sei egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Azken eguna ez bada balioduna, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskaintzak aurkezteko tokia: udal bulegoetan aurkeztuko dira, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara.

Eguesen, bi mila eta biko urriaren hiruan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0210765