133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

Elian (Eguesibarren) Kontzejuko Etxea eraikitzeko obren kontratazioa

Eguesibarko Udalak datu hauek dituen kontrataziorako deia egin du:

Kontratuaren xedea: kontratazioa, Elian, Kontzejuko Etxea eraikitzeko obrak eta kanpoko urbanizazioa egiteko, proiektuaren arabera (Eguesibar), enkante bidez.

Aurrekontua: berrehun eta berrogeita hamazazpi mila zortziehun eta hogeita hamahiru euro eta berrogeita lau zentimo (257.833,44 euro), BEZa barne.

Behin-behineko bermea: lizitazio prezioaren (5.157 euro) ehuneko bi (% 2).

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Enpresen sailkapena eta kategoria:

C taldea, 2. azpitaldea, a) kategoria.

C taldea, 4. azpitaldea, a) kategoria.

C taldea, 8. azpitaldea, a) kategoria.

Eskaintzak aurkezteko epea: hogeita zortzi egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Azken eguna ez bada balioduna, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskaintzak aurkezteko tokia: udal bulegoetan aurkeztuko dira, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara.

Eguesen, bi mila eta biko urriaren hiruan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0210764