133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Basaburuko Udalak, 2002ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 4. lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batez onestea, famili bakarreko etxebizitza bat zaharberritzeko. Azterlana Jokin Mikeo Mikeo jaunak sustatu du eta Joseba Echaide Izquierdo eta Marina González Aguirre arkitektoek prestatu dute. 2002ko irailaren 6an ikus-onetsi zen.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Basaburuan, bi mila eta biko irailaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0210754