133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Aurri egoerari buruzko espedientea

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Alkatetzaren bi mila eta biko irailaren hogeita bosteko ebazpena ematen da aditzera, ondoko prozeduran bai interesatuak bai Antonia Pablo Cerdán andrearen oinordeko ezezagunak izan daitezkeelako: prozedura, Victoriano Azcona Vergara jaunak eskaturik abiarazia (N.A.N.: 15.606.987-S, adinez nagusia; Villafrancako bizilaguna, Nafarroa; helbidea: Carmen kalea); gaia: Villafrancako (Nafarroa) Mesón kaleko 10eko higiezinaren aurri egoera deklaratzea. Etxea Villafrancako hirilurzoruaren katastroko 3. poligonoaren 333. lurzatian dago, eta baditu soto txiki bat, beheko oina, lehenbizikoa eta teilatupea. Hona hemen Alkatetzaren ebazpena:

Victoriano Azcona Vergara jaunak eskaturik (N.A.N.: 15.606.987-S, adinez nagusia; Villafrancako bizilaguna, Nafarroa; helbidea: Carmen kalea) prozedura abiarazi da, Villafrancako (Nafarroa) Mesón kaleko 10eko higiezinaren aurri egoera deklaratzeari buruzkoa. Etxea Villafrancako hirilurzoruaren katastroko 3. poligonoaren 333. lurzatian dago, Antonia Pablo Cerdán andrearen izenean, ezkongabea eta ondorengo ezagunik gabe zendua.

Villafrancako (Nafarroa) Mesón kaleko 10eko higiezina (Villafrancako hirilurzoruaren katastroko 3. poligonoaren 333. lurzatian baitago) aurri egoeran dagoela deklaratzeko espedientea eskubide errealen balizko titular nahiz oinordekoei jakinarazi zitzaien, izan ere, Alkatetzaren 2002-08-13ko ebazpenaren berri eman eta ez baitzen alegaziorik jaso.

Udal arkitektoak prestatu zuen peritu-txostenaren ondorioen arabera, Villafrancako (Nafarroa) Mesón kaleko 10eko higiezina (Villafrancako hirilurzoruaren katastroko 3. poligonoaren 333. lurzatian baitago) aurri egoera tekniko nahiz ekonomikoan dago, eraikinaren egitura hondatua dagoelako.

Ikusirik Hirigintzako Diziplinaren gaineko Erregelemenduaren 18. artikulua eta hurrengoak; Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 226.a; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.s) artikulua; L.L.T.B.ren 247.a; eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Admnistrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 98.a.

Horrenbestez, ondokoa ebatzi da:

Lehenbizikoa.-Villafrancako (Nafarroa) Mesón kaleko 10eko higiezinaren aurri egoera deklaratu da. Villafrancako hirilurzoruaren katastroko 3. poligonoaren 333. lurzatian dago, Antonia Pablo Cerdán andrearen izenean, ezkongabea eta ondorengo ezagunik gabe zendua, eta baditu soto txiki bat, beheko oina, lehenbizikoa eta teilatupea. Horrekin batera eraisteko xedatu da.

Bigarrena.-Villafrancako (Nafarroa) Mesón kaleko 10eko higiezina (Villafrancako hirilurzoruaren katastroko 3. poligonoaren 333. lurzatian baitago) eraisteko obrak bi hilabeteko epean hasiko dira. Espedientea Victoriano Azcona Vergara jaunak eskaturik (N.A.N.: 15.606.987-S, adinez nagusia; Villafrancako bizilaguna, Nafarroa; helbidea: Carmen kalea) abiarazi da. Horretarako, behar den zuzendaritza teknikoa beharko da, aldameneko eraikinak aztertu beharko dira lehenago eta eraispenak iraun bitartean egungo segurtasun neurriak oro hartuko dira. Hirigintzako lizentzia ere eskuratu beharko da, eraispen proiektua aurkeztu ondoren.

Hirugarrena.-Ebazpena Victoriano Azcona Vergara jaunari jakinaraziko zaio, hark eskaturik abiarazi batia prozedura, eta eraikinaren balizko jabekideei, bertaratu ez arren prozeduraren partea izan diren horiei.

Laugarrena.-Interesatu edo jabekide ezezagunak izan daitezkeenez, edo ezkongabe eta ondorengo ezagunik gabe zendutako Antonia Pablo Cerdan andrearen oinordekorik, jakinarazpen hau egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluari jarraikiz.

Ebazpen honen aurka, eta aukeran, ondoko errekurtsoetatik bat aurkez daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Villafrancan, bi mila eta biko urriaren batean. Alkate udalburua, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0210747