133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

271/2002 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Elvira de Lorenzo Valdelomar andrea, bitarte baterako izendatzen duena, Nafarroako Zerga Ogasuneko erakunde autonomoko Zuzeneko Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Tributu Gaietarako Zehapen Prozeduraren Unitateko burua izateko.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuko 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz sortutako Unitate Administratiboek bulegoen maila izanen dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Elvira de Lorenzo Valdelomar andrea, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, bitarte baterako izendatzea, Nafarroako Zerga Ogasuneko erakunde autonomoko Zuzeneko Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko Tributu Gaietarako Zehapen Prozeduraren Unitateko burua izateko.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0211249