133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, Barne zuzendari nagusiak abuztuaren 19an emandako 1491/2002 Ebazpenarena. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko Lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatua:

"Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeak, jendaurreko ikuskizunak eta josteta jarduerak arautzen dituenak, 28.2 artikuluan, prozedura sumarioa ezarri du arau-hauste arinetarako. Prozedura horri jarraiki, 69/2002 zenbakiko zehapen espedientea hasi da Roberto Galán Fernández jaunaren aurka (NAN: 53.413.506; helbidea: Capitán Francisco Sánchez karrika, 38, 1-B, Alcobendas, Madril), San Adrianen 2002ko uztailaren 29an egin zen pikadorerik gabeko nobilladan Foruzaingoak salatu zuen gertaera dela eta. Izan ere, gertaera hori ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsi zuen Zezen Ikuskizunei buruzko Erregelamenduaren 65.1 artikuluaren aurkako arau-haustea izan liteke. Erregelamendu beraren 95.4.i) artikuluan arau-hauste hori arintzat jotzen da eta hargatik 30,05 eta 300,51 euro bitarteko isuna ezartzen ahal da (arestian aipatu Foru Dekretuaren 98.5 artikuluaren arabera). Interesatuak hamar eguneko epea du egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko eta frogak proposatzeko.

Purificación González Merchán andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, instruktore izendatu dute, eta M. Jesús González Muñoz andrea idazkari.

Salatuak errefusa ditzake aipatu funtzionarioak, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluak ezarritakoaren arabera. Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamaseian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren".

Iragarkiaren kodea: A0210245