133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1707/2002 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 102/2002 prozedura laburtuaren administrazioarekiko auzierrekurtsoari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena.

Langile Abertzaleen Batzordeak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean emandako 1616/2001 Ebazpenaren aurka. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 111 lanpostu huts, administrari laguntzailerenak, merezimendu bidezko lekualdatze lehiaketan betetzeko deialdia onetsi zen Ebazpen horretan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak aipatu 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Langile Abertzaleen Batzordeak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea. Aipatu errekurtsoa Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean eman 1616/2001 Ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 111 lanpostu huts, administrari laguntzailerenak, merezimendu bidezko lekualdatze lehiaketan betetzeko deialdia onetsi zen.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta aurkaturiko ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea esandako Epaitegian ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazpenetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Langile Abertzaleen Batzordeari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0211380