133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

452/2002 FORU AGINDUA, irailaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Ribaforadako Udalaren "Teodoro Gascón" Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, ikasketa gehiago eskaintzeko.

Ikusirik Juan Antonio Ducun Izpura jaunaren eskaera, Ribaforadako Udalaren Musika Eskolako patronatuburua baita, eskola horrek "Perkusio" eta "Tronpa" musika-tresnen espezialitateak emateko baimena izan dezan.

Ikusirik Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emandako adostasun txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen eraketa eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluak ezarritakoari jarraikiz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa); eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Baimena ematen zaio Ribaforadako Udalaren "Teodoro Gascón" Musika Eskolari, honako musika-tresna hauen espezialitateetako ikasketak emateko: "Perkusioa" eta "Tronpa" 2002/2003 ikasturtetik aitzina.

2. Eskolak une horretatik aurrera baimenduta izanen dituen ikasketak "oinarrizko eskaintzakoak" dira (421/1992 Foru Dekretuko 9.1 art.), musika-tresnen espezialitate hauekin: eskusoinua, bonbardinoa, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa eta tronpeta.

3. Departamentu honen baimena beharko da Eskolaren osaera aldatzeko, baldin eta 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak aipatua ukitzen badu aldaketak.

4. Foru Dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, Eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Ohartarazten da ezen, 421/1992 Foru Dekretuko 20. artikuluarekin bat, Eskolaren titularra den entitateak ordainduko dituela Foru Agindu honen bidez baimendutako ikasketen gastuak.

6. Administrazio ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

7. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Foru Agindu hau Eskolako patronatuburuari igorriko zaio; orobat, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzura eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura; Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera eta Informazioa Kudeatzeko Unitate Teknikora; eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegora.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hemeretzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0210193