133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1425/2002 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Tafallako eta Erriberriko mugapeetako "La Nava" industrialdea handitzeko urbanizazio proiektua, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ekainaren 7an emandako 882/2002 Foru Aginduaren bidez, Tafallako eta Erriberriko mugapeetako "La Nava" industrialdea handitzeko urbanizazio proiektua, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, hasiera batez onetsi zen.

Foru Agindu hori 2002ko 85. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 15ean. Bestalde, urbanizazio proiektua jendaurrean jarri zen hamabost egunez, baina epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legean agindutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Tafallako eta Erriberriko mugapeetako "La Nava" industrialdea handitzeko urbanizazio proiektua, Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Urbanizazio proiektuaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau jakinaraztea Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, Tafallako eta Erriberriko Udaleei, Sociedad Navarra de Suelo Industrial, S.A.ri eta SEPES sozietate publikoari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hemeretzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0210250