133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1423/2002 FORU AGINDUA, irailaren 19koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Etxauriko Arau Subsidiarioak U.E.4.D. unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Etxauriko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Etxauriko Arau Subsidiarioak U.E.4.D. unitatean aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Etxauriko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hemeretzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0210248