133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1442/2002 EBAZPENA, irailaren 17koa, Industri zuzendari nagusiak emana, goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.

Ikusirik Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak egin duen eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Elizmendi, Badostain eta Sarriguren (Eguesibar).

c) Instalazioaren xedea: Sarrigurengo ekohiriaren urbanizazioak ukitzen dituen lurrak libre uztea.

d) Ezaugarri nagusiak: "STR Cordovilla-Irati" izeneko 66 KV-ko aireko linearen bariantea, Sarrigurengo Ekohiria eraiki behar dela eta, 0034 eta 0038 zk.ko euskarrien artean, 1.109 metro, LA-175, metalezkoak, Elizmendi, Badostain eta Sarrigurenen (Eguesibar).

e) Nongo materialak: nazionalak

f) Aurrekontua: 113.953,38 euro.

Horretarako irekitako espedientean behar ziren erregelamenduzko tramiteak bete dira.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak urriaren 14ko 572/1999 Foru Aginduaren bidez (99-10-25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL, 133. zk.) eman dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

1. Aipatu instalazio elektrikoa jartzeko baimena ematea.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

3. Instalazioa egiteko aurkezturiko proiektua onestea eta 12 hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektua Iruñean datatua da, 2002ko urtarrilean, Raúl Herráez Fernández industri ingeniariak sinatua.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Ebazpen hau jakinaraztea Eguesko Udalari (San Martín kalea, 26, 31486 Egues) eta Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Orreaga etorbididea, 7, 31002 Iruña), eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamazazpian. Industria zuzendari nagusia, Enrique Jiménez Goicoa.

Iragarkiaren kodea: A0210189