133. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

269/2002 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuko Identifikazio Bulegoaren eta Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoaren eginkizunak berrantolatzen dituena.

Ogasuna Kudeatzeko Zerbitzuan bi bulego berri sortu dira eta, hortaz, beharrezkoa da Identifikazio Bulegoaren eta Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoaren eginkizunak berrantolatzea.

Irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuko 49. artikuluan ezarritakoarekin bat, hor ezartzen baita Ekonomi eta Ogasun kontseilariari dagokiola Nafarroako Zerga Ogasunaren egitura organikoa garatzeko ahalmena,

AGINDU DUT:

1. Identifikazio Bulegoa Informazioaren Erabilerarako Atalari atxiki zaio, ondoko eginkizun hauekin:

-Pertsonen fitxategiak osatu, mantendu eta kontrolatzea.

-Pertsonak identifikatzeko datuak baliozkotzea, Nafarroako Zerga Ogasunarekin dituzten harremanetan.

-Informazioaren Erabilerarako atalburuak Atalaren eginkizunetatik esleitzen dion beste edozein.

-Zerbitzuko zuzendariak ematen dizkion bestelako eginkizunak.

2. Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoa Koordinazio Informatikoaren Atalari atxiki zaio, ondoko eginkizun hauekin:

-Nafarroako Zerga ogasunaren prozesu informatikoak nola egiten diren gainbegiratzea.

-Zerga-dirusarrerei buruzko kontabilitate prozesuak kontrolatzea.

-Koordinazio Informatikoaren atalburuak Atalaren eginkizunetatik esleitzen dion beste edozein.

-Zerbitzuko zuzendariak ematen dizkion bestelako eginkizunak.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeian.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: A0211247