13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B I O T Z A R I

Obra kontratua

Biotzariko Kontzejuak lizitazioa iragarri du, kontratu hau esleitzeko:

Kontratuaren xedea: proiektu hau gauzatzea: "Biotzariko hornidura eta saneamendu sareak eta zoladura partez berritzea (1. fasea)".

Esleipen bidea: irekia.

Esleipen modua: lehiaketa.

Enpresaren sailkapena: enpresaren sailkapena, gutienez ere honen parekoa izanen da: G taldea, 6 azpitaldea, C kategoria, eta E taldea, 1 azpitaldea, C kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 149.534,52 euro (24.880.450 pezeta), B.E.Z. barne.

Egiteko epea: bortz hilabete.

Proposamenen aurkezpena: Biotzariko Kontzejuaren idazkaritzan, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 26 egun naturalean eta proposamenak aurkezteko epearen azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: gutunazal bakarrean aurkeztuko dira, eta haren barrenean bertze hiru, denak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak, hain zuzen ere hauek: 1 zenbakidun gutunazala: dokumentazio administratiboa; 2 zenbakidun gutunazala: dokumentazio teknikoa; 3 zenbakidun gutunazala: proposamen ekonomikoa.

Proposamen ekonomikoak non-noiz ireki: 2002ko martxoaren 8an, eguerdiko hamabietan, Biotzariko Kontzejuaren idazkaritzan.

Klausula administratibo partikularren plegua eta proiektu teknikoa interesatuen eskura daude, Biotzariko Kontzejuaren idazkaritzan eta Rubio paper dendan (Bergamin karrika, 10, Iruña).

Biotzarin, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean. Kontzejuburua, José Bortiri Tabar.

Iragarkiaren kodea: A0200804