13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa hasiera batean onetsirik, Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko C-8 unitateko D-2 lurzatiko xehetasun azterlanean

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko urtarrilaren 4an egin bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Zizur Nagusiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko C-8 unitateko D-2 lurzatiko xehetasun azterlanean. Hura Francisco Javier Azpilicueta Aramendía jaunak sustatua da. Jendaurrean egonen da hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Xehetasun azterlaneko aldaketa hori Herriko Etxeko idazkaritzan azter daiteke, baita egoki juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko urtarrilaren zortzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200286