13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Behin betikoz onetsirik kreditu gehikuntzaren espedientea, Udalaren Ur Batzordearen 2001eko aurrekontuan

Tuterako Udalak, 2001eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, kreditu gehikuntzaren espedientea onetsi zuen, Udalaren Ur Batzordearen 2001eko aurrekontuan. Guztira, 4.500.000 pezeta dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, delako espedientearen tramitazioa eta onespena aurrekontuetarako diren informazio, erreklamazio eta argitalpenetarako bete behar diren baldintza berberetan egin behar dira. Aipatu legezko testuaren 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, 2001eko azaroaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2001eko urriaren 30eko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespena.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da, eta 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka eta laburturik:

Gastuetako altak:

Kontusaila: 227-02. Izena: zaintza. Zenbatekoa: 4.500.000 pezeta.

Gastuetako altak, osotara: 4.500.000 pezeta.

Gastuetako bajak:

Kontusaila: 281. Izena: ezusteak. Zenbatekoa: 4.500.000 pezeta.

Gastuetako bajak, osotara: 4.500.000 pezeta.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka egin daitekeela hauetako bideren bat erabilita:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzenduz, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduz, hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Tuteran, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan. Ogasuneko zinegotzi eskuordea, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: A0200282