13. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 30a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Jakinarazpen ediktua

Aditzera ematen zaie ondoko zerrendako lagunei ezen Barañaingo Udaleko Gobernu Batzordeak beren jabetzako ondasunei dagokien likidazioa egin diela, kasu bakoitzean aipatzen diren diru kopuruekin, Batzorde horretan onetsi baitira, eta ohartarazten da argitalpen honen xede diren egintzek amaiera ematen diotela bide administratiboari.

Aipatu likidazioak jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 6. artikuluetan agindutakoari jarraikiz, argitara ematen da ediktu hau eta jakinarazten zaie interesatuei hilabeteko epea dutela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, udal bulegoetan agertzeko edo ordezkariren bat igortzeko, jakinaren gainean daudela adierazi beharrez. Ohartarazten zaie, epe hori agertu gabe iraganez gero, likidazioen jakinaren gainean daudela ulertuko dela, ondorio guztietarako, aipatu epearen azken egunetik aitzina.

Likidazioek ukitutako interesatuak

Izena: Ruiz Pérez, Virgilio. Helbidea: Rafael Alberti plaza, 10-7. B. Herria: Barañain (Nafarroa). Kontzeptua: lurren balio igoeraren gaineko zerga. Zenbatekoa: 392,63 euro.

Izena: Burillo Zubeldia, José Javier. Helbidea: Merkatal hiribidea, 33-6. A. Herria: Barañain (Nafarroa). Kontzeptua: hirilurraren gaineko kontribuzioa, 2001eko 2. seihilekoa. Zenbatekoa: 30,58 euro.

Izena: Cilveti Arroyo, Alejandro. Helbidea: Merkatal hiribidea, 29-1. A. Herria: Barañain (Nafarroa). Kontzeptua: hirilurraren gaineko kontribuzioa, 2001eko 2. seihilekoa. Zenbatekoa: 20,18 euro.

Oharrak

Lehenbizikoa.-Errekurtsoak: ebazpen honen kontra errekurtso hauetako edozein para daiteke:

1.-Jakinarazpenaren ondoko hilabetean eta hautara, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ez da ez gora jotzekoa ez administrazioarekikoa paratzen ahal, harik eta lehenbizikoa ebatzi edo ustez ezesten den arte. Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ez da berriz ere mota bereko errekurtsorik paratzen ahal.

2.-Jakinarazpenaren ondoko hilabetean eta hautara, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea). Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikoa paratzen ahal, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3.-Jakinarazi eta biharamunetik hasi eta ondoko bi hilabeteetan, administrazioarekikoa, jurisdikzio horren organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Bigarrena.-Ordainketa: arestian xedatutakoa ukatu gabe, Gobernu Batzordeak erabakitako likidazio horien ondoriozko zorrak udal bulegoetan edo Nafarroako Aurrezki Kutxaren 2054/0072/47/110000001.7 zenbakiko kontuan sartu beharko dira, Barañaingo Udalaren izenean baitago, jakinarazpenaren ondoko hilabetean.

Barañainen, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0200280